2023/2024 IKASTURTEA

SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI

SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI

Zemendiaren 6an eta 7an, Lehen Hezkuntzako 5.mailan lantzen gabilzan Historiari buruzko proiektuaren markoan, ikasleek Busturialdean dagoan Santimamiñeko kobazuloa eta Ekoetxea Biodibertsitate Zentrua ikustera joan jakuzan. Paleolito garaian gure arbasoen bizimoduaren barri izan eta jasotzeaz gain, kobazuloan aurkitutako labar pinturei buruz gehiago ikastea be bagenduan helburu, jakina.
Behin kobazuloan sarturik, atarian arkeologia indusketa lanak egiten egozala eta, bertan geratu ginan. Dakizuenez, kobazuloan labar pinturak dagozan geletan, pinturak hondatzea ekiditeko, ezin da sartu. Proiekzio Aretoan, ordea, kobazulo osoko3D ibilbide birtuala egin ahal izan genduan.
Santimamiñetik urten eta Busturiko Dorre Madariagan dagoan Ekoetxean be, Paleolito bizimoduan oinarritutako tailerrei ekin geuntsen. Sua egiteko teknikak ikastez gain, silexko lantzak eta labar pinturak be egin genduzan.
Honek guztiak, gelan ikasitakoak oinarria non dauan bertatik bertara ikustea eta garrantzitsutzat jotzea ahalbidetu deusku. Esperientzia didaktiko berezi-berezia izan da.
 

ARGAZKI GALERIA

SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI SANTIMAMIÑE KOBA eta EKOETXEA-URDAIBAI