ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN

  • ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN
  • ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN
  • ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN
  • ZABALDU ESKUA PROIEKTUA LH 3. ZIKLOAN
222019ko azaroak

Astelehenean hasi ginan LH 3. zikloko Zabaldu Eskua Ikasketa eta Zerbitzu proiektua lantzen. Honen helburua, Ikastolako hezkuntza komunitatean zerbitzua eskaintzea da, oraingo honetan, eguerdietako jolas-orduen kudeaketan eta LH hirugarren zikloko ikasleentzat eratuko diran lan-eremuetan laguntzea izango da. Ikasleek, zerbitzu solidarioa egiteaz gain, modu praktiko eta ikusgarrian balore batzuk be barneratuko dabez. Besteak beste, besteekiko erantzukizuna izatea, ikasleen artean sortu daitekezan arazoez jabetzea, enpatia sortzea, espazio eta denporaren kudeaketa egitea, arazoen konponketarako balibaideak lantzea…
Zerbitzua emoten hasi aurretik, ikasleei jasoko daben prestakuntzan zer egin behar daben eta zein helburu daben azaltzeaz gain, proiektuaren inguruko zehaztapenak be emon jakez. Beraz, aste honetatik aurrera, LH 3. zikloko ikasleek, eguerdietan lanak egiteko zein errepasoa egiteko, Zabaldu Eskua proiektuko “Ikasteko Txokoak”zabalik izango dabez.