ALKARTASUN ZEINUA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ALKARTASUN ZEINUA

  • ALKARTASUN ZEINUA
  • ALKARTASUN ZEINUA
  • ALKARTASUN ZEINUA
  • ALKARTASUN ZEINUA
222019ko azaroak

Eleizak, zemendiaren 17an Frantzisko Aita Santuak deituta, Munduko Pobreen Eguna ospatu eban. Horren harira,“Itxaropen Printzak”lelopean, Bilboko Elizbarrutiak be hainbat jarduera antolatu ebazan.
Bariku goiza euritsua izan arren, Begoñazpi Ikastolako DBH 1. mailako ikasle eta irakasleek, Alde Zaharrean antolatutako saioan parte hartu eben. Sentsibilizazino eta hausnartze ariketak hainbat lekutan egin ostean, mila ikasle baino gehiago batu ginan Santiagoko Katedralean, pobreziaren kontrako zeinu bateratua egiteko asmoz. Beraz, ekimen honek, inguruan txirotasunean bizi diranen aurrean “itxaropen printza” izateko konpromisoa hartzera eroan ginduzan.