2023/2024 IKASTURTEA

LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK

LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK

Zemendiaren 18an, ikasturte amaierara arte iraungo daben LHko Ikasketa eta Zerbitzu Programako proiektu biak jarri genduzan martxan. Honeen bidez, inguruko egoera hobetuz, Jesusen mezuak eta balore kristauek erakusten deuskuen moduan, Ikastolan antzematen doguzan beharrei erantzungo deutsegu.

Alde batetik, Jolaskide proiektua dogu. Zerbitzu honetan, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek Haur Hezkuntzako eguerdiko jolas-orduan umeei jolas barriakaz jolasten irakatsi ez eze, arazoak konpontzen eta jarrera zein hartu-emon egokiak izaten be lagunduko deutsie.

Beste alde batetik, Zabaldu Eskua proiketua dogu. Honetan, hirugarren zikloko ikasleek lanak egin eta ikasteko denbora gehiago izatea xede izanik, LH 6.mailako ikasleak eguerdietako jolas-orduko ikasketa txokoen kudeaketaz arduratuko dira.

Zerbitzua eskaintzen daben ikasleak, hainbat balore landu eta hainbat ezagutza lortzeaz gain, ederto baten ibiliko dira.

ARGAZKI GALERIA

LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK LH-KO IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMAK