SANTA ZEZILIA EGUNA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

SANTA ZEZILIA EGUNA

  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
  • SANTA ZEZILIA EGUNA
292019ko azaroak

Dakizuenez, Santa Zezilia Eguna, egun handia izaten da musikariontzat, beraz, ospatu beharrekoa. Ikastolan, musikak gero eta garrantzi handiagoa dauala jakinik, azken hil honeetan ikasleek eginiko lana ikusgai jartzeko abagune ezin hobea. Lehenengo zikloko ikasleek musika jarri eta gorputza astintzeari ekin eutsen, zenbat eta zelan gozatu eben! Gainera, aurreko asteetan egindako lana be erakutsi eben. Bigarren ziklokoek, ostera, musika-tresnak astindu ahala, gogotsu abestu eben. Hirugarren zikloko ikasleak, dantza lehiaketa antolatu eta ekinean ibili jakuzan dantzan, hori da dantza egitea! Ondo baino hobeto ibili ginan ahaztezina izango dan egun honetan.