BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA

  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
  • BIZTU GURE BARRUKO UNIBERTSOA
52019ko abenduak

“Biztu gure barruko unibertsoa” proiektua aztertu eta landuz, HH 4 urteko ikasleak emozioen munduan murgildu jakuz. Proiektuan bertan emozioak identifikatu, ulertu eta kudeatzeko agertzen diran estrategiak jorratzeko, “Odix” pertsonaiaren laguntza izan dogu, lagun barri honegaz hainbat ulermen jarduera burutu ahal izan dogu.

Ikasleek emozioen kudeaketa egiteko, ikasturtean erabiliko dogun hainbat eszenatoki antolatu dogu gelan. Alde batetik, urduri, haserre, triste, pozik...egoten diranerako lasaitasunera bueltatzeko txokoa sortu dogu. Bestetik, ikasleek egunero, modu erraz baten sentimenduak adierazteko, emozioen termometroa egin dogu. Gainera, taldearen erabakiak hartzeko edota zenbait egoeraren aurrean zer egin adosteko, alfonbra bat osotu dogu.

Emozioen munduan murgiltzeko era ezin hobea izan dan proiektu honetan HHko lau urteko ikasleak ederto baten ibili dira.