Txoko solidarioa: garbiketa eta higienerako produktuak batuketa | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

TXOKO SOLIDARIOA: GARBIKETA ETA HIGIENERAKO PRODUKTUAK BATUKETA

  • TXOKO SOLIDARIOA: GARBIKETA ETA HIGIENERAKO PRODUKTUAK BATUKETA
162019ko abenduak

Frantzisko Aita Santuak, zemendiaren 17a, Pobreen Nazioarteko Eguna izendatu eban. Ikastolan, Elizbarrutiak antolatutako jarduera batzuetan parte hartzeaz gain, Indautxuko jantoki soziala dan Apostólicas Etxeari laguntzeko garbiketa eta higienerako produktuak be batu genduzan.

Hauxe da Gemma Orbe arduradunak, produktuak jasotakoan, bialdu deuskun mezua:

Indautxuko Apostólicas Etxetik Ikastolan egin dozuen lan guztia eskertu gura deutsuegu. Eskerrik asko, sentsibilizazino lanean eta bilketan parte hartu dozuen ikasle, familia eta irakasle guztioi.
Batu dozuezan produktuakaz, gugana etortzen diranei hainbat hiletan dutxatzeko eta arropa garbitzeko produktuak emon ahal izango deutseguz.

Zuon ekintzak zerbitzu duina eta kalitatezkoa emoten lagunduko deusku. Mila esker, bihotz-bihotzez.

Eskerrik asko.