2023/2024 IKASTURTEA

Lekukotza: Begoña Iñarria, Bartxilergoko ikasleen aurrean

Lekukotza: Begoña Iñarria, Bartxilergoko ikasleen aurrean

Zemendiaren 25ean, 2019an Gazte Role Model saria jaso dauan Begoña Iñarra misiolaria ikasleakaz izan genduan, emakumearenganako indarkeriaren kontrako egunean, hain zuzen be. Begoña Afrikako Andra Mariaren Misiolarien Ahizta Zuriak kongregazinoko monjea da eta bere bizi-esperientziaren barri emon deutse ikasleei.

Begoña Iñarra giza-duintasunaren aldeko erreferentea da: prostituzino eta besteak beste, Afrikan, Kongon, Ugandan, Etiopian edota Mozambiken emakumeen saldu-erosiaren kontra lan kementsua egin dau. Gaur egun Ekialdeko Afrikako Gotzain-Batzarreko Bake eta Justizia bulegoko koordinatzailea da.

Hurrengo honeek dira batxilergoko ikasleek egindako galderak eta Begoñak emondako erantzunak:

Zer esan deutsue senitartekoek beti etxetik kanpo egoteagaitik?

Beti onartu dabe nire erabakia. Bi edota hiru urterik behin etorten izan naz etxera. Aita eta amarentzat gogorra izan zan. Baita nire ahiztarentzat be, batez be gurasoak gaixotu ziranean. Egin dodan guztia familiari esker egin ahal izan dot. Beti jaso dot emon dodana baino gehiago. Herrialde bat iztea, bertakoak izatea da. Nazan guztia nigaz bizi izan diranei zor deutset.

Hainbat herrialdetatik ibilitakoa zara. Zenbat hizkuntza ikasi dozu?

Herrialde batera joaten garanean, geure karisma dala eta, egiten dogun lehena bertako hizkuntza ikastea da. Horrexegaitik ikasi dot hainbat hizkuntza. Batzuk ahaztu egin dodaz baina apur baten entzunez gero, gogoratzen hasten naz.

Inoiz ikusi dozu zeure burua mehatxatuta?

Ez. Hainbat gerratan egondakoa naz baina ez dot neure burua sekula arriskuan ikusi. Beno, bai, behin, Ugandan izan zan. Afrikan beti errespetatu gaitue. Esaterako, Etiopian ohe bat baegoan, geuri izten euskuen. Beti emoten euskuen zer edo zer, edozein etxetan. Eta ez soberan eukiena, behar ebena baino.

Gure inguruan emakumeak saldu-erosi egiten dira?

Bai, gure artean be badago. Eta guztion zeregina da honen gainean sentsibilizazino lana egitea. 40.000 pertsona dira saldu-erosiaren biktima Espainian. Estatuan bakarrik, 5.000.000€ mogiduten dira egunero gai honen inguruan. Iturri batzuen arabera, 10 milioi eurotara ailegatu daieke kopurua. Egunero!

 

Prostituzinoa legez onartzearen alde zagoz?

Ez. Europako iparraldeko herrialdeetako eredua gustetan jat. Prostituzinoa debekatu egin dabe, baita kontzientziazino lan handia egin be. %80 jaitsi da prostituzinoa. Alemanian, ostera, legez onartu dabe eta asko handitu da. Orain, Espainiaren atzetik, bigarrenak dira.

Frantzian “bezeroa” zigortzen dauan legea dago. Espainian, aldiz, Clubetako jabeak “enpresaritzat” hartzen dira baina pertsona trafikatzaileak baino ez dira.

ARGAZKI GALERIA

Lekukotza: Begoña Iñarria, Bartxilergoko ikasleen aurrean