BARATZE BASERRI ESKOLARA! | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

BARATZE BASERRI ESKOLARA!

  • BARATZE BASERRI ESKOLARA!
  • BARATZE BASERRI ESKOLARA!
  • BARATZE BASERRI ESKOLARA!
  • BARATZE BASERRI ESKOLARA!
202020ko otsailak

Zezeilaren 13an, Lehen Hezkuntza lehenengo mailako ikasle eta irakasleok Baratze Baserri Eskolara joan ginan gaua be bertan emoteko. Ilusinoz eta urduri, autobusa maletaz josita, kantuan hurreratu ginan Gautegiz-Arteagarantz. Gure helburua, bertako naturaz eta baserri giroaz harremana estutzea zan.
Horretarako egun bi horreetan hainbat tailer egin genduzan: zaldian ibiltzekoa, baratzea zaintzekoa, mendiko ibilaldia egitekoa, kortako animaliak zaintzekoa eta eskulanena. Baina kontua ez zan horretan geratu,eguzkitan jolasteko eta disko festa egiteko tartetxoa be izan genduan eta.
Barikuan, eguerdian bazkaldu eta gero, pena handiz Baratzeko begiraleak eta animaliak agurtu eta Ikastolara bueltatu ginan, neka-neka eginda, jakina!