SPELLING BEE LEHIAKETAREN FINALA BEGOÑAZPI IKASTOLAN
Joan dan eguenean, zeeilak 27, Ikastolan Spelling Bee lehiaketaren finala izan genduan. Urtero bezala, ziklo bakoitzeko zortzi lehiakidek, ingelesez ederto baten irakurri eta ahoskatzen dabela erakutsi eben. Lehiaketan luzaroan jardun ondoren Madrilera estatu mailan lehiatzera joango diran ikasleak honeexek dira: Alazne Cabrera, Luka Sola eta Mario Pontes. Zorte ona hiru irabazleoi!