2023/2024 IKASTURTEA

TESTIGANTZA ETA IRITZIA. Etxerik gabeko pertsonak konfinamendu garaian (DBH 2)

TESTIGANTZA ETA IRITZIA. Etxerik gabeko pertsonak konfinamendu garaian (DBH 2)

Nora joan ziran etxerik gabeko pertsonak martian etxean konfinatu ginduezanean? Honeek, zelan pasau dabe denboraldi hau?

DBH 2.mailako Erlijio ikasgaian, abendutik aurrera, Nazareteko Jesusen mezua aztertzen ibili ginan. Bere garaian ikusitako injustiziei erantzunez, bizitzarako proposamen bat egin eban Jesusek, gaur eguneko kristauek oraindino be zabaltzen doguna.

Mezu horrek gaur egun zentzurik dauan ala ez baieztatu ahal izateko, martitik hona munduan dagozan arazo eta injustizia batzuk aztertu doguz. Aztertu bakarrik ez, errealitate horreek hobetzeko ahalegin txiki bat be egin dogu: orain dala aste batzuk eskolan aurrera egiteko Caritasen laguntza behar daben umeentzako bideoak grabatu genduzan.

Maiatzeko azken astean, hurbil daukaguzan errealitateak sakonago ulertzeko, Bizitegi alkartearen laguntza izan genduan, Bilbon bertan kalean bizi diran Carlos, Vicente eta Khadirregaz hitz egiteko. 

La Casillako kiroldegian beste hamaika kidegaz egun batzuk emon ondoren, Bizitegi Alkarteak Uribarriko auzoan prestatu eta kudeatu dauan aterpera joan ziran eta bertan, aspaldian euki ez daben familia giroan biziteko aukera izan dabe.

Zelangoa izan da euren bizimodua azken urteetan? Zer egingo dabe hemendik aurrera, larrialdi egoeran egon garan bitartean zabaldutako aterpeak ixten dabezanean?

Hunkigarria izan zan Bizitegi Alkartearen aterpetik DBH2. mailako ikasleei emon eutsien testigantza. Hurrengo lerroetan, alkarrizketaren ostean ikasleek egindako gogoeta batzuk irakurriko dozuez.

1) Carlosek, Khadirrek eta Vicentek kontau euskuezan bizipenetatik, zer nabarmenduko zeunke? Zergaitik?

Martina:

Aurreko eguneko hitzaldian bizi izan dabezan hainbat eta hainbat esperientziari buruz hitz egin euskuen, baina horreetako pare batek asko hunkitu ninduen, kalean lo egitean dabe arriskuak, adibidez. Eurek esan eben bezala, taldean eta leku lasaietan lo egiten saiatzen dira, jende askorik pasatuko ez dan tokietan... Poliziak zaintzen dauzan tokietatik hur, holan norbaitek eraso eginez gero, laguntza eskatu daikie eta.

Nerea:

Nik nabarmenduko neuke Carlosen istorioa. Bera 12 urterekin hasi zan drogak hartzen lagunekin eta momentu horretatik 20 urtez izan dau droga-menpekotasuna, iztea erabaki eban arte. Oso gazte hasi zan, suposatzen dot jolas moduan hasi zala, ondo pasatzeko edota jakin-mina izane ebalako, ez dakit. Baina joko edo broma bat bezala hasten dana gero arazo bihurtzen da. Ondorioek asko harritu ninduen, esaterako, menpekotasunak kalean bizitzera eroan izanak, jatekorik ez erroparik ez eukiteak, ez baita dirurik izaten hau guztia ordaintzeko, dirua droga erosteko erabiltzen dalako. Nire ustez oso garrantzitsua da gazteak garenean kontua eukitea menpekotasunekin, adibidez, droga-menpekotasunarekin. Hastea oso erraza dalako baina iztea oso-oso zaila. Kalte handiak sortzen dauz fisikoki eta psikologikoki, gainera, inguruko pertsonek be (familia, lagunak...) asko sufritzen dabe. Karlosekmenpekotasuna dozunean, urrundu eta bakarrik geratzen zarala azaldu eban, momentu horretan uste dozulako ederto baten zagozala uste izaten dozulako, hau da, laguntzen saiatzen diran pertsonak baino askoz hobeto, pozago, biziago... baina momento baten, ingurukoak nekatu eta bakar-bakarrik geratzen zara. Txarrena da zu ez zarela konturatzen zer egiten eta galtzen dozun. Karlosek esandakoak txundituta itzi ninduan: “lagun askogaz hasi nintan drogak hartzen eta gaur egun, hareetako bi baino ez gagoz bizirik, beste bat eta ni neu”.

Aizea:

Ni Bizitegiko etxean sartu ziranean, sentitu eben bizipen edota egoerak harritu ninduan gehien. Carlosek kartzelan egon balitz moduan sentitzen zala esan euskun. Azken baten, kalean bizitzera ohituta egozan eta egun batetik bestera bizitza goitik behera aldatu zan.

Ugatz:

Nik nabarmenduko neuke zelan lortu daben aurrera egitea ezer euki barik. Ni euren lekuan egongo banintz, ez dot uste aurrera egitea lortuko neukeanik, tontokeriaren bat egingo neuke. Ataraten dodan ondorioa da benetan gure bizitzak zenbat balio dauan konturatzeko, ezer barik geratu behar garala. Harritu, egunero dutxatu eta garbitzen dirala esan ebanean egin nintzan. Hori nabarmentzen dot normalean etxerik gabeko pertsonak aipatzen deuskuezanean pertsona zikinak etorten jakuzalako burura eta erratuta gagozala konturatu naz.

2) Testigantzan bizipen gogorrak adierai euskuezan. Zer sentitu zenduen entzutean?

Kerman:

Gurekin konpartitu ebezan bizipenak eta bazterketa egoerak oso gogorrak izan ziran, eta egia esanda, triste jarri ninduten… haurren bizitzak oso gogorrak  dira eta alkarteak egiten dauan lana egoera hobetzeko izugarria da.

Bestalde, bizipen horreek nik dodazan bizi-baldintza zoragarriez ohartzeko aukera emon eustien. Askotan, gure bizimodua normaltzat jotzen dogu, doguzan gauzak, baliabideak eta bizi-baldintzak holangoak izan behar dabela nahita nahiez uste dogu, honeek behar bezala baloratu gabe… Carlos eta Khadirrek kontatutako egoerak entzunda, zoriontsua nazala eta dodazan gauzak, familia, lagunak, etxea, ikasteko aukerak eta abar, gehiago baloratu behar dodazala ulertu dot.

Jon:

Beldurra, tristura, harridura eta amorrua sentitu nebazan. Beldurra sentitu neban zeren eta neure burua egoera horretan imaginatzean, ez neuke jakingo zer egin. Tristura be sentitu neban Martinek egindako galdera bati erantzun eutsonean: “Zer botatzen dozu gegien faltan zure lehengo bizitzatik?” Eta berak hau erantzun eban: “Nire familia. Familia daukadan gauzarik garrantzitsuena da”. Bere azalean jartzen naz eta ezin dot imaginatu berak jasandakoa. Horretaz gain, harridura sentitu neban ez nebalako imaginatzen egoera horreek hain latzak ziranik.

June:

Kalean gertatzen zana entzuteak sentimendu bi sortarazi eustazan, lehen sentsazioa pena izan zan, batere arrazoirik gabe, hain gaizki pasatzen eban jendearengan pentsatzen nebalako etengabe baina aldi berean, oso pribilegiatua nintzala be sentitu neban,  familia, etxea eta jateko janaria nebalako.

Aizea:

Haien bizipen gogorrak entzutean, hainbat sentimendu izan neban. Hasieran, tristura sentitu neban, egoera horretan zelan bizi ahal ziran pentsatzean. Zubi baten azpian lo egiten ebenean, ia lorik egiten ez ebenean... Ondoren, amorrua, gauean lapurtzen eutsien edo kaletik gaizki begiratzen eutsien pertsonak egon eitekezala pentsatzean. Azkenik, inpotentzia, zelan ez neban jende multzo horrengan lehenago pentsatu, eta zelan ez neutsen lagundu konturatzean.

Badauka zentzurik Jesusen mezu eta proposamen honek gaur egun? Gaur egungo arazoei eta injustiziei aurre egiteko baliogarria izan daiteke? 

Kerman:

Jesusen mezuak gaur egungo munduan eta errealitatean zentzua dau eta gure bizitzak eta egiteko moduak gidatu behar dauz. Alkarri lagunduz, alkar maite behar dogu, alkarrekin egin behar deutsegu aurre arazoei. Barkamenak gure bizitzako oinarri izan behar dau. Kalte edota min egiten dauanari parkatu eta egindakoa konpontzeko laguntza emon behar deutsogu. Jainkoaren Erreinua, guztion erreinua da eta honetan guztiok izan behar dogu lekua.

Koronabirusa dala eta, bizi doguzan egoerak eta osasun baldintzei aurre egiteko egindakoa (gaixotu diranak sendatzeko, etxetik urten ezin daben pertsonei laguntzeko, lan egin gabe geratu diran familiei laguntzeko), Jesusen mezuaren adibide argia izan da. Besteengandik  eta besteei laguntzeko lan egin, besteez arduratuz eta besteak maitatuz.

Olatz:

Jesusen mezua gaur egunean oso baliogarria da. Egunero mundu zabalean gertatutako desberdintasunak eta bidegabekeriak entzuten eta ikusten doguzanean, Jesusen hitzak gogoratuz jardun behar dogu. Izan be, aurrean dogun pertsona maitatzea daukagun guztia bere zerbitzuan jartzea da, bestearengandik ezer espero barik.

Jesusek irakasbide hau azken muturreraino eroan eban eta azkenean bere bizitza gugaitik emon eban hori guztia erakusteko. Jesusek guri ez deusku bizitza emotea eskatzen, baina bai alkartasuna, maitasuna eta benetako laguntasuna besteei erakustea. Hori da gure bizitzan dogun betebeharra.

Jon:

Nire ustez, Jesusek parabolatan kontetan ebana garai haretarako eginda egoan. Mezua azaltzeko erabiltzen ebazan adibideak momentu haretan gertatzen ziran ekintza, leku edo momentuekin egiten ebazan. Baina nahiz eta momentu haretatik gaur egunera aldaketa handiak gertatu, egoerak bata bestearen alboan jarrita, Jesusek emoten dauazan mezuak gaur egungo arazoei aurre egiteko funtsezkoak dira.

Naiara:

Bai. Nire ustez, Jesusen mezurik garrantzitsuena maitasuna eta parkamena eskaintzea da. Horregaz gure mundua askoz hobeto egongo litzateke. Pertsona guztiek merezi dabe parkamena baten, birritan edo hirutan. Guztiok doguzalako akatsak, pertsonak baikara. Eta ez dago dana ondo egiten dauanik. Horregaitik ikasi behar dogu maitatzen eta errespetatzen.

ARGAZKI GALERIA

TESTIGANTZA ETA IRITZIA. Etxerik gabeko pertsonak konfinamendu garaian (DBH 2)