2023/2024 IKASTURTEA

IKASTURTEA HASITA…

IKASTURTEA HASITA…

Daborduko, hilabete bat, bai! Nork esango euskun ikasturte hau hain berezia izango zala! Besteak beste, maskara jantzita, segurtasun distantzia mantenduz, eskuak sarritan garbituz, taldekideakaz bakarrik hartu-emonak izanez…Martian, amesgaiztoa baino ez zala uste bagenduan be, aurreko guztia etxeko zein Ikastolako egunerokotasunean sartzen eta egiten hasi gara.

Eguna, eskuak garbituz eta gorputzeko tenperatura hartuz hasten badogu be, lanari gogor ekin behar deutsogu, gelan lan eginez, proiektuak garatuz eta Ikastolara etortzeak ekartzen deuskuzan esperientzia ahaztezinak burutuz.

Ikastolako zenbait eremutan, prebentziorako eta ziurtasun neurriak hartzen doguzanez (banatzeko manparak, hesiak, …), lekuok arraro edota berezi egiten jakuz baina guztion laguntza eta parte hartzeaz, danon onerako dalakoan gagoz.
Ikasle, irakasle eta familiok, danok batera ekinez, lortuko dogu. Eutsi goiari,ba!
 

ARGAZKI GALERIA

IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA… IKASTURTEA HASITA