2023/2024 IKASTURTEA

MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN

MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleek, Haur Hezkuntzan hasitako Matematika Singapur Metodoagaz jarraitzen dabe lanean. Metodo honek sormena, pentsamendu kritikoa eta problemak ebazteko ezinbestekoak diran gaitasunak garatzen dauz.

Matematika Singapur Metodoaren matematika ikasteko oinarri nagusia problemen ebazpena da. Metodo honetan, matematika arloko berariazko gaitasunak eta edukiak lantzeaz gain, pentsamenduaren garapenerako ezinbestekoak diran prozesuei, metakognizioari eta ikasleen jarrera sustatzeko ekintzei arreta berezia eskainiko jake. XXI. mendeko konpetentzietan oinarrituta dagoan metodologia honen bidez, ikasleak bizitzarako ikasiko dau.

Metodo honek proposatzen dauan aldaketa nagusienetariko bat Jerome Brunerren KPA ikuspegia da, hots, matematika edukien ulermena konkretua-piktorikoa-abstraktua progresioaren bidez jorratuko da, non manipulazio konkretuak izugarrizko garrantzia daukan. Beste aldaketetako bat, edukien ulermenari erantzunari baino garrantzi handiagoa emotea izango da, ikasketa esanguratsua erdiesteko ezinbestekoa izango da eta. Horrez gain, problemak ebazteko LHko bigarren mailan ikasleak barren eredua erabiltzen hasiko dira.
Saio bakoitzaren hasieran, ikasleek aurreko saio, unitate edo ikasturteetan landutakoa, saio jakin horretan landuko dan kontzeptuagaz bat egiten dauan jarduera burutuko dabe. Kontzeptuak era erakargarrian eta esanguratsuan aurkezten diran heinean, era paraleloan, ikasi diran kontzeptuak ulertzen lagunduko deutsiezan galderak eratu eta azalduko dira. Horren ostean, hainbat erronkari aurre egiteko taldeka lan egingo da baita zenbait jolas egin be. Azkenik, bakarka, landutako kontzeptuak landu eta indartuko dira. Ikasketa prozesu honetan, irakasleek une oro beteko dabe laguntzaile rola, hau da, gidari baino ez dira izango.

ARGAZKI GALERIA

MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA SINGAPUR METODOA LEHEN HEZKUNTZAN