2023/2024 IKASTURTEA

UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURA

UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURA

Zemendiaren 20an, Haurren Nazioarteko Eguna gogoratuz, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluaren Osoko Bilkura egin zan. Kontsultarako eta alkarrizketarako organo iraunkorra eta egonkorra dan Kontseilu hau, lantzean behin batzen da. Azken baten, ideiak adierazteko eta proposatzeko tokia emonez, uriko haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzea dau helburu.
Bizi dogun egoera dala eta, bideokonferentziaz izan zan osoko bilkura honetan, Bilboko Udaleko arduradunakaz batera, uriko hainbat ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 45 ume eta Bilbon udal-ordezkaritza daben alderdietako ordezkari politikoak bildu ziran.
Orain dala urte bitik hona, Ikastolaren ordezkariak diran Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan dagozan Gorkak, Uxuek eta Nirak parte hartu eben bileran. Hemendik aurrera be, aldez aurretik Ikastolan landu eta eztabaidatu diran gaiak azalduz eta mahaigaineratuz, hilean behin izango diran batzarretan eurek izango dabe hitza.
 

ARGAZKI GALERIA

UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURA UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURA UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURA