2023/2024 IKASTURTEA

ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR

ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR

“Zur eta lur, zaindu Amalur” proiektuari esker, HH bost urteko 5 ikasleek gure planetaren barri jaso eta honetaz ikasteko aukera izan dabe. Proiektuan, klima-aldaketak ingurunean dauan eraginaz ohartu ez eze, kontsumo arduratsua izateko estrategiak antzeman eta garatu be egin doguz. Gainera, zenbait ulermen jarduera burutzeko, “Amalur” pertsonaiaren laguntza izan dogu.

Munduan egunero bizi doguzan egoerak aztertu doguz, besteak beste, baso-soiltzea, berotegi-efektua, uraren kontsumoa, kutsadura... Era berean, esperimentazioaren bidez eta metodo zientifikoa erabiliz, honeek gure planetan izango daben eragina eta ondorioak be jasoko doguz. Hau guztia ikusi eta ikasita, hunkituta geratu jakuz ikasleak. Beraz, helburu nagusia lortzeko konpromisoa hartu dabe, hau da, hitza emon dabe bai ingurumena edota Amalurra zaintzeko, bai mezu hau mundu guztiari helarazteko


 

ARGAZKI GALERIA

ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR ZUR ERA LUR, ZAINDU AMALUR