2023/2024 IKASTURTEA

UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA

UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA

Maiatzaren 6an izan zan Zazpi Kaleetako John Jauregian, hau da, La Bolsa eraikinean Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluko 4. lan-batzordea Kontseilu honetan hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartzen dabe. Begoñazpi Ikastolaren izenean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea dan Gorka Txopitea egon zan.
.

Kontseilu hau, aldizka batzen dan eta kontsultarako zein alkarrizketarako organo iraunkorra eta egonkorra da. Honen helburua, ideiak adierazteko eta proposatzeko espazioa emonez, uriko haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzea da. Ikasturte honetako gaia eskola-jazarpena, bullying-a, izan da eta urte guztian, ikastetxeen arteko online-batzarrak izan ostean, oraingoan ikastetxe bakoitzeko ordezkari bat hurreratu da lan-batzordera.


Hurrengo eta ikasturte honetako azken topaketa bagilaren 3an izango da. Egun honetan, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluko parte-hartzaileek eskola-jazarpenari aurre egiteko adostu dabezan proposamenak Udaleko zinegotziakaz partekatuko dabez.

ARGAZKI GALERIA

UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA