Steam Sare | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

STEAM SARE

  • STEAM SARE
22021ko ekainak

Maiatzaren 27an, DBH 4. mailako ikasleek, matematika ikasgaian, Begoñazpi Ikastolak Innobasquegaz alkarlanean antolatutako jarduera batean parte hartu eben. Dakigunez, jarduera hau STEAMsare proiektuaren barruan sartzen da, hau da, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen eta alkarregaz lan egiten daben eragile sozioekonomikoen sarean, besteak beste, enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta STEAM profesionalak dabezan beste hainbat erakundetan.

Egun horretan, ikasleek BCAMeko matematikaria dan Miguel Camarasa izan eben ikasgelan, hori bai, online izan eben. Hitzaldian bere esperientzia eta praktika profesionalean oinarrituz, ikasgelan aurretik landutakoaren ikuspegi praktiko eta globala eskaini eutsen.

STEAMsareren helburua, gazteei STEAM ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea ezeze, ikasle emakumeengan arreta berezia jarriz, STEAM eremuan, bokazio eta asmo profesionalean oinarritzea eta honeei eragitea be izango da.

STEAMsarek Jet-Net programa hartzen dau erreferentziatzat. Programa hau Holandan garatu eta beste herrialde batzuetara, esaterako, Danimarkara hedatutako STEAM hezkuntza-jarduera egokia da.