2023/2024 IKASTURTEA

DBH 2. MAILAKOEN HIRITAR PROGRAMA

DBH 2. MAILAKOEN HIRITAR PROGRAMA

DBH 2. mailako ikasleak, Ikastolako Ikasketa eta Zerbitzu Solidario programan, “Hiritar” proiektua lantzen ibili jakuz. Ikasleek, abendutik Aste Santura arte, erlijio ikasgaian Nazareteko Jesusen mezua aztertu ondoren, honek garaian garaiko bidegabekeriei erantzunez, gizarte zuzen eta egokiagoa bilatzen eban bizitza-proposamena egin eban.

Gaur egun mezu horrek zentzurik dauan baieztatu ahal izateko, apiriletik hona munduan dagoan hainbat arazo eta bidegabekeria aztertu dogu. Guk geuk, zenbait txosten nahiz artikulu irakurri eta landu badoguz be, Bizkaia Caritaseko kideek Bilbo eta Bizkaiko adin bako askok bizi daben errealitate eta egoeren barri be emon deuskue. Horren ondorioz, Caritaseko eskola eta gizarte ekintza-proposamenak zein bideo-grabazioak egiten gabilz, beti be Haurtzaroko proiektuetan erabiltzeko xedez.

Azken baten, gure inguruko egoera aztertu eta ezagutu bakarrik ez, errealitate hori hobetzeko ahalegin txiki bat be egin dogu, besteak beste, eskolan aurrera egiteko Caritasen laguntza behar daben umeentzako bideoak grabatzen gabilz.

Datorren astean, proiektuari amaiera emoteko eta bertatik bertara doguzan beste errealitate batzuk sakonago ulertzeko, Bizitegi Alkarteagaz online saioa izango dogu, bertan gizarte bazterkeria pairatzen daben pertsona batzuek, euren esperientziaren barri emongo deuskue.

ARGAZKI GALERIA

DBH 2. MAILAKOEN HIRITAR PROGRAMA DBH 2. MAILAKOEN HIRITAR PROGRAMA DBH 2. MAILAKOEN HIRITAR PROGRAMA