2023/2024 IKASTURTEA

AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN

AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN

Azkenean heldu da hain bitxia izan dan ikasturteari amaiera emoteko eguna. Ikasleen ahalegina zein lana eskertzeko, LHko ikasleentzako hainbat jarduera prestatu dogu. Horregaitik, ziklo bakoitzak jarduera bereziak izan dauz. Gaztetxoenek, Xiborrek eskainitako musika eta dantza ekitaldiaz gozatu dabe.Eginahalean ibili dira.

Bestalde, bigarren zikloko ikasleek, magia saioa izan dabe. Tor magoa aurrean izanik, zenbat disfrutatu daben! Magoaren trikimailurik ez galtzeko, ezin izan dabe begirik itxi. Aho zabalik geratu dira!

Eta zer esan, nagusiek izan daben jolas-lehiaz? Betiko eta ez-ohikoak diran jolasetan trebetasun handia erakutsi deuskue. Barrez ito beharrean ibili gara.

Aurreko guztiaz gain, etapa osoko ikasleei zuzendutako jarduera bi egon dira. Bata, Jam Sessionen musika-emonaldia. Honetan, zenbait musika-tresna eta doinu ezagun zein barriak entzun izan doguz.

Bestea, xake-lehiaketa. Honetan, klase barruan talde txikian edota bakarka parte hartu izan da. Jokaldiak prestatzen eta jake-mate egiteko, burua apurtu beharrean ibili dira.

Oporrak hartu baino lehen, aste berezia eta desbardina bizi izan dogu. Merezitakoa!

ARGAZKI GALERIA

AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN AZKEN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN