APASIONARTE PROGRAMA! | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

APASIONARTE PROGRAMA!

  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
  • APASIONARTE PROGRAMA!
212021ko urriak

Bilboko Eleiz Museora egidako joan-etorria izan da pandemia osteko Lehn Hezkuntzako laugarren mailakoen lehen urteera. Bertan, museoak eskaintzen dauan APASIONARTE programan parte hartu dogu.
Hasteko, arte mota ezbardin, honeen sailkapen eta margolanetan erabiltzen diran hainbat ezaugarriren barri jaso dogu, besteak beste, kolore, forma, perspektiba, irudi eta argitasunaren barri. Gainera, materiale eta teknika ezbardinak erabiliz egindako Jesusen bizitzako zenbait pasarte be aztertu eta ikusi dogu, hala nola, zehaztasunez eginiko egurlanak, alabastroz eginiko eskulturak eta olio-pintura bat. Eta bisitari amaiera emoteko, gu geu izan gara artista. Zer egin dogun? Ba, museoan ikusitakoan inspiratuz, collage berezi-bereziak egin doguz.
Museoak berak, metroak eta Bilboko Zazpi Kaleek aspaldiko kolore, usain eta soinua berreskuratu dabe!