2023/2024 IKASTURTEA

EUSKAL DANTZAK EKINEAN!

EUSKAL DANTZAK EKINEAN!

Begoñazpi Ikastolako Lehen Hezkuntza 1.mailan dagozan eta DBH 2.mailara arteko ikasleak, zemendiaren lehenengotan hasi jakuz dantzan, hain zuzen be, Hezkuntza Ez-Formaleko Euskal Dantzak jarduera egiten. Urte eta erdiko etenaldia izan ondoren, gogotsu etorri jakuz ikasleak Euskal Dantzez gozatzeko grinaz.
Ikastolan Euskal Kulturaren hedapena ezinbestekotzat jotzen dogu, eta horren adierazgarri Euskal Dantzak dira. Jarduera honen bidez, ikasleek gure kulturan eta identitatean sakontzen daben heinean, gorputz adierazpena eta erritmoa landuko baitabe. Azken baten, ikasleek gorputza astindu ezeze, gure identitatea be garatuko dabe.
Ikasturte osoan ibiliko gara alardez alarde. Luze gabe izango gara barriro be Bilboko kaleetan barrena.
 

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL DANTZAK EKINEAN! EUSKAL DANTZAK EKINEAN! EUSKAL DANTZAK EKINEAN! EUSKAL DANTZAK EKINEAN! EUSKAL DANTZAK EKINEAN!