B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA

  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
  • B24 ERRONKA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
152021ko azaroak

Zemendiaren 8an, Berrikuntza 24 lehiaketan Unicefek aurkeztutako erronkari emondako proposamena dala eta, Ikastolako Amaia Castillo, Enara Dunsford, Aitor Hernandorena, Izaro Pérez, Leire Pineda, Anne Saiz eta Goizane Santin ikasleek lehenengo saria irabazi dabe. Ahaldun Nagusia dan Unai Rementeriaren eskutik saria jasotzera, Bizkaiko Foru Aldundira joan jakuz. Honen hitzak entzun eta saria jaso ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko areto nagusi eta esanguratsuenak be ikusi dabez.

Horav-en erronka dala eta, Bilboko Udaleko alkateak, Juan Mari Aburtok, Udalean bertan hartu dauz bigarren saria irabazi daben Ane Bilbao, Maddi Castillo, Maider Pérez Galdeano, Nahia Salcedo, Paula Vazquez eta Noa Veiga ikasleak baita hirugarren saria irabazi daben Kevin Campana, Maite Campillo, Erika Dosuna, Aroa Estalayo, Alvaro Peribañez eta Jare Salinas ikasleak be, Sener enpresaren erronkagaitik.

Zorionak barriro be saridunoi, B24 jardunaldian erakutsitako gogo eta lan bikainagaitik!