2023/2024 IKASTURTEA

BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA

BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA

Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek zemendiaren 15ean, 18an eta 19an baita abenduaren 3an be, Bilboko Udaleko udaltzainek antolatzen daben bide-hezkuntza programan parte hartu dabe. Aurten be, pandemiaren egoera kontuan hartuta, zaindu beharreko ziurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta egon arren, ikasleak gelaka bertaratu dira.

Saio bakoitza, zati nagusi bitan banatu da. Hasteko, ikasleek udaltzainek eskainitako zirkulazio arauen gaineko oinarrizko prestakuntza jaso dabe. Horrez gain, edozein bidetatik joanda aurkitu daikien egoera zein jarreraren aurrean zer eta zelan jokatu behar daben aztertu dabe. Ondoren, azalpenetik jarduera bera egitera jauzi eginez, ikasleak txirrindula hartu eta udaltzainek dabezan instalazioetako zirkuitotik ibili dira poz-pozik. Dana dala, ikasleak kontu handiz ibili behar izan dabe, egindako akatsengaitik isunak be jaso dabez eta.

Bide-Hezkuntza programa honek datorren ikasturtean jarraituko dau, bertan ikasleek zirkuitutik urten eta Bilbotik zehar bizikletan ibiltzeko modua izango dabe.

Betiko moduan, gure segurtasunaz arduratzen diran eta jarduera hau ahalbidetzen daben udaltzainei, eskerrik beroenak emon behar deutseguz.
 

ARGAZKI GALERIA

BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA BIDE-HEZKUNTZA – LH 5. MAILA