DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA

  • DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA
  • DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA
  • DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA
  • DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA
  • DAVID MONGE ACB LIGAN HASI DA
142021ko abenduak

Pasa dan zapatuan, abenduaren 11n, Ikastolako Batxilergo 1. mailako ikaslea dan David Mongek estatuko saskibaloi liga profesional gorenean, ACB Ligan Surne Bilbao Basket taldeagaz debutau eban.

Davidek, aurten Bilbao Basketen junior taldean jolasten badabil be, Gasteizko Fernando Buesa Arena pabilioian Baskonia eta Bilbao Basketen artean jokatu zan partidan minutu batez jolasteko aukera izan eban.

David, Begoñazpi Ikastolako saski-eskolan eta saskibaloi taldeetan hasi zan. Ondoren, minibasket kategorian, Begoñazpi/Berrio-Otxoa taldean jokatu eban eta hurrengo urteetan, kadete kategorian Bilbao Basketeko harrobiko taldeetan hasi baino lehen, Berrio-Otxoan ibili zan. Gainera, urte honeetan Bizkaiko eta Euskadiko selekzioetan be parte hartu izan dau.
Zorionak, David!