HEZKUNTZA FORMALA HEZKUNTZA EZ-FORMALAGAZ KOHESIONETAKO PROIEKTUA. OROKORRA
2007. urtetik, hezkuntza ez-formala hezkuntza formalagaz integretako proiektu bat egin da, eta emaitza oso onak lortu dira ikasleek Ikastolearen bizitzan eta funtzionamentuan daukien inplikazinoan. Helburua da ikasleek ikastetxean egiten dituen jarduera guztiek euki hezitzailea eukitea eta ikastetxearen hezkuntza-proiektu orokorrean integrauta egotea. Proiektu aitzindaria da, eta Ikastoleak Bilboko Udalaren autormena jaso eban. Horrek esan gura dau hezkuntza-arloan behar egiten dala jolasaldietan, jantokian, jarduera osogarrietan eta eskolaz kanpoko jardueretan. Hezkuntza-eremu hau lau programatan egituratuta dago:
1. EGUERDIKO JANTOKI-JOLASTOKI PROIEKTUA: Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren integrazinoa jolastoki- eta jantoki-proiektuagaz osotu da ikasturte honetan. Jolastokiko eta jantokiko hezitzaileek prestakuntza espezializaua jaso dabe ikasleakaz alkarreraginean ibilteko, eguerdia be ikaskuntza-esperientzia izan daiten. Jantokiak bere fisionomia aldatu dau eta mahai biribilak ditu alkarren arteko hartu-emona hobetzeko, eta, gainera, ikasleek, taldeka, mahaia ipinten laguntzen dabe (Haur Hezkuntza. Jolastokian, hezitzaileek izan leitekezan gatazkak landu ahal izango ditue, baita gazteentzako gai sentikorrak landu be.
2. AISIALDI-PROGRAMEA: Jolastokirako, asteburuetarako eta udalekuetarako proiektuen bidez, ikasleak hezkuntza-aisialdiko ohiturak hartzeko gai izan daitezan behar egiten da, aisialdia eta kontsumismoa erlazionetako joeratik aldenduta.
3. HIZKUNTZEN PROGRAMEA: Eskolaz kanpoko jardueren bidez, euskerea, ingelesa eta frantsesa bultzatu gura dira.
4. OSASUNERAKO PROGRAMEA: Proiektu honeen bidez ikasleak osasunaren arloan trebatu daitezan behar egiten dogu: elikadura-proiektua, eskola-kirola eta norberaren zaintzarako proiektua.
5. ARTE-PROGRAMEA: Dantza, musika, antzerki eta kantuaren bidez ikasleak gure kulturearen usadio eta ohituretara hurbiltzea da helburua.
Hona hemen programa horreen lorpenetako batzuk: jolasaldien autoerregulazinoa eta bizikidetza, ikasleek jolasaldien zaintzan parte hartzea, eguneroko bizikidetzan sortzen diran gatazketan bitartekotza egitea.
Hezkuntza ez-formalari buruzko proiektu hau ikastetxean bertan garatu da, Ingalaterrako eta Irlandako ikastetxeetara egindako bisiten bidez ezagutu diran esperientzia batzuetan oinarrituta, baina modu globalagoan eta hezkuntza formalaren osogarri gisa jorratuta. Programa honek Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-adituen interesa biztu dau, ikuspegi globalizatzailea eta hezkuntza ez-formalaren tratamentu horrek dakarren barrikuntzea dirala-ta. Programa hau osotzen daben proiektuek helburuak, jarduerak eta ebaluazino-erispideak zehaztuta ditue. Horri esker, hiru hilean behin txosten bat egin leiteke, hezkuntza formalak emoten dauen informazinoa osotzeko.
Ikasle guztiek curriculumean dagozan jarduerak egiten ditue Ikastolatik kanpo, gitxienez hiru hilean behin.