Jantoki zerbitzua | Menuak: Otsaila
(+34) 94 400 53 00

Kompromisoa

Hau da gure proiektuaren hirugarren ardatza. Lortu gura dogun helburua gure ikasleakan konpromisoaren balioa garatzea da. Horretarako, maila bitan egiten dogu behar: asmo pedagogikoa (gaitasunen arabera), eta asmo solidarioa (norentzat ikasi).

Curriculumaren barruan, hainbat arlotan ikasleei gizarte-errealidade ahulak aurkezten jakez. Ikasleak, hainbat proiekturen bidez, errealidade hori ezagutzeko aukerea dauka, eta ikasleak prestetan dira errealidade horri erantzuteko gai izan daitezan.

Bigarren zatia esperientzia praktikoa da. Ikasgelan landutako asmo pedagogiko horrek jarraitutasun praktikoaren bidez jarraitzen dau. Asmo pedagogikoa asmo solidario bihurtzen da.

Hezkuntza-proiektuaren ardatz hau, konpromisoa, lau proiektu osogarritan oinarritzen da:

CURRICULUM-PROIEKTUA

Konpromisoa eta balioak ‘Harvard’ metodologian be txertatu dira, hau da, Ulermen Proiektutan oinarritutako Ikaskuntzan. Halan, zeharkako proiektuetan be hainbat arazo, kode etiko eta moral eta abarri aurre egiteko ekintzak jasoten dira, eta horreekaz lotutako eskumen-arloak be sartzen dira proiektuetan (ingurunearen ezagutzea, erlijinoa, historia, filosofia, etikea, herritartasuna, zientziak...).

IKASKUNTZA- ETA ZERBITZU-PROIEKTUA. BALIOAK IKUSARAZOZ

Esloganak dinoan lez, ikasgelan ikasitakoa besteen zerbitzura ipinten da. Programa hau 5 urtetik 18 urtera bitartekoa da.

Programa honen bidez, ikasleek urteetan zehar landutako balioak ikusarazo gura dira. “Balioetan heztea”, “bizitzarako heztea” hezkuntza-premisea oinarri hartuta, programa honek benetako egoerak sortu gura ditu, bizitza errealaren testuinguruan, ikasleei balio ezkutu horreek eguneroko bizitzan praktikan ipinten laguntzeko.

Horretarako, Ikaskuntza- eta Zerbitzu- programa bat daukagu, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitartekoa, eta honako proiektuok daukaz:

IKASKUNTZA- ETA ZERBITZU-PROIEKTUA. BALIOAK IKUSARAZOZ
IKASKUNTZA- ETA ZERBITZU-PROIEKTUA. BALIOAK IKUSARAZOZ
  • HAUR-HEZKUNTZA:
    • “HAZIA EREITEN” proiektua: 5 urteko ikasleak 2 urteko geletara sartzen dira txikienei eguneroko beharrak egiten laguntzeko (komunera lagundu, siestatik altzau, psikomotrizidadean lagundu...).
  • LEHEN HEZKUNTZA:
    • “IKASLAGUNA” proiektua: Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasgeletan sartzen dira, ikasle txikienek indartu beharreko alderdiak indartzen laguntzeko (irakurketea, grafia, motrizidade xehea...)
    • “GIDARI” proiektua: Maila bereko ikasleen arteko laguntzea.
  • BIGARREN HEZKUNTZA:
    • “BALOREAK AGERIAN” proiektua: Zerbitzu komunitarioko proiektua: proiektu hau ikasleen ezagutzea eta borondatea bestea laguntzera bideratzeko tresnea da. Lau jarduera nagusi daukaz.
    1. Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Herritartasuna irakasgaian, curriculum-eukiak lantzen ditue, tutoretzak gainbegiratuta, ikaskide gazteagoei pasetako.
    2. Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ordubetez behar egiten dabe klasean 3 eta 12 urte bitarteko ikasleakaz. Tutoreari laguntzen deutsie.
    3. Batxilergoko 1. mailako ikasleak teknologia barrietan trebatzen dira, eta, ondoren, ‘ikasle’ bat (irakasle bat) esleitzen jake. ‘Ikasle’ horri, adibidez, blogak, webguneak... garatzen irakasten eta laguntzen deutsie.
    4. Batxilergoko 1. mailako ikasleek gizarteari begira zerbitzu bat garatzeko aukerea daukie. Proiektua erlijinoari, filosofiari eta herritartasunari lotuta dago. Emaitza diseinu barritzailea daukan irakasgai barria da –DEITUAK PROIEKTUA. Beronek prestakuntza teorikoa eta gizartearentzako zerbitzu solidario baten lana buztartzeko aukerea emoten dau (3. adinekoen egoitzak, GKEak, Elizbarrutiko Misinoak...).

LEKUKOTASUN-PROGRAMEA

Ikasgelan ikasitakoa indartzeko eta ikasleei zerbitzu bat emon aurretik tresnak emoteko, Ikastoleak lekukotasun-programea garatzen dau. Testigantza horreek zenbait ardatz ditue. Ikastoleak ‘GAZTE ROLE MODEL Saria’ sortu dau lekukotasun programa honen barruan, eta sari horrek garrantzi handia hartu dau Euskadin.

1.- GAIKUNTZA-TAILERRAK: Ikasleek kultura-aniztasunaren, sexu-hezkuntzaren eta abarren inguruan egiten dituen lanak, hainbat eragile espezializadugaz.

2.- GAZTE ROLE MODEL SARIA’ BALIOEI SARIA EMOTEKO PROIEKTUA’: Euskadi osoan autortua hezkuntzearen esparruan, gure ikasleentzat ereduzko personak autortzeko sortutako saria da, garapen profesionalaren eta alkartasunaren esparruan euki daben portaera positiboagaitik (https://www.youtube.com/watch?v=XATCLYIuW14).

Sariak inguruko personen beharra erakutsi gura deutse gure gazteei. Persona horreen bizi-ibilbidea, besteak beste, balio honeen adibide da: ekintzailetza, ahalegina, eskuzabaltasuna, ondo egindako lana. ARDUREA eta KONPROMISOA saritzen dira:

Azken urteotan, sarituak honako honeek izan dira: Juan María Uriarte, Donostiako gotzain emeritua; Miguel Zugaza (Prado Museoko zuzendaria); Mercedes de Miguel diseinatzailea, Sara Buesa, Fernando Buesak hildako legebiltzarkide sozialistearen alabea; Pili Zabala, GALek eraildako Joxi Zabalaren arrebea; eta Anton Pradera, CIE Automotiveko presidentea, beste askoren artean.

3.- IKASLEEK ‘GAZTE ROLE MODEL’ SARIEI BURUZ GOGOETEA EGITEN DABE: ‘Gazte Role Model’ saria sentsibilizazino-oinarri lez erabilten dogu. Saritutako bakotxak hitzaldi txiki bat eskaintzen deutse ikasleei. Hitzaldi horretan, alkarrizketea eta alkarrekintzea sortzen da irabazlearen eta ikasleen artean, eta foro digital baten esparruan hausnarketea islatzea da helburua.

4.- ‘ROLE MODEL’ TESTIGANTZAK ETA HITZALDIAK: ikasleei adibide eta eredu diran personak aurkezten deutseguz (Role Model), hainbat arlotan (pobrezia, migrazinoa, alkartasuna...). Hitzaldi horreek ikasleei zerbitzua emongo daben errealidadeak hobeto ulertzen laguntzen deutsee, eta, gainera, bakotxaren balioetan eragin zuzena daukie.

PROIEKTU SOLIDARIOAK. LEHENENGO ‘CRITAS ZENTROA’

Ikasturte bakotxerako, urteko erronka bat ezartzen da. Erronka hori etenbakoa da, eta ikasleak kausa solidario baten eten barik inpliketera behartzen ditu. Unean uneko kanpainak alde batera itxita, alkartasuna lantzen dogu eten barik eta egunero, eta, horrelan, Ikastolako estamentu eta interes-talde guztiak inpliketan ditugu.

1.- NTRA. SRA. DE FÁTIMA (PALENQUE-EKUADOR) - BEGOÑAZPI IKASTOLA (BILBO) LANKIDETZA-SENIDETZE PROIEKTUA: orain dala 20 urte baino gehiagotik, Elizbarrutiko Misinoakaz lankidetzan, Ekuadorreko Nuestra Señora de la Fátima eskoleagaz lankidetza edo senidetze proiektua garatzen dogu, alkartruke kultural, herrialde bietako ikasleen arteko harreman, lankidetza pedagogiko (Begoñazpiko irakasleak Palenquera joaten dira) eta ekonomiko lez.

2.- CÁRITAS IKASTETXEA: Begoñazpi Ikastolak esparru-akordio bat sinatu dau Caritasegaz alkarlanean jarduteko, eten barik eta zeharka. Horrelako akordio bat sinatzen dauen lehenengo ikastetxea da, eta horrek 'Cáritas ikastetxe' bihurtzen gaitu. Ikasleek proiektu solidarioak, justizia soziala, balioak... lantzen ditue, Caritasek planteetan dituan era guztietako proiektu eta beharrei lagunduz.

Gainera, Santa Ageda bezperako koruagaz, Gabonetako azoka solidarioan eta beste jarduera batzuetan, esaterako familia mezetan, bildutako funtsak Elizbarrutiko Caritasera bideratzen dira. Gainera, premina biziko produktuak biltzeko kanpainak egiten ditugu, Caritasek bere karidadezko lanean erabilteko: garbiketa-produktuak, higiene personalekoak, elikagaiak...

IKASKUNTZA- ETA ZERBITZU-PROGRAMEA

Helburu honeek dituan programea da:

1. Emaitza akademikoak hobetzea.
2. Ikastetxeko bizikidetza hobetzea.
3. Ikastetxearen hezkuntza-proiektuan zehaztutako balioak garatzea.

Helburu horreek lortzeko, programa honek personearen ikuspegi holistikoa integrau gura dau, askotariko adimenen ikuspegian oinarrituta. Askotariko adimenak, alkarlanaren bidezko ikaskuntzearen garapen moduan ulertuta, ikaskuntza-komunidadea lortzea helburu daukana, ulermenerako irakaskuntzan oinarrituta.

Programa honek honako proiektuok garatzen ditu:

1. PROGRAMA MENTOREA: Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek garatzen daben proiektua. Bertan ikasleek beste ikasle batzuei ‘mentorizatzen’ deutseen (portaera-arazoak dituen ikasleen jarrerak arautzeaz arduratzen dira). Proiektu hau orientazino-programa baten oinarritzen da, eta bizikidetza-planaren oinarria da.

2. IKASLEEN PROIEKTUAK: Ikasgai jakin batzuei laguntzeko proiektuak ikasleek antolatu eta kudeatzen ditue. Une honetan bost proiektu garatzen dabilz (alkartasuna, euskerea, kulturea, aldizkari digitala eta jasangarritasuna). Proiektuotan ikasleen %62k parte hartzen dau, eta irakasle batek koordinetan ditu proiektu bakotxeko. Ikasleek eurek emoten deutsee informazinoa klaustroari eta familiei, bizitzarako oinarrizko gaitasunak garatuz.

3. ZERBITZU KOMUNITARIOKO PROIEKTUA: Bigarren Hezkuntzako ikasleak, ikasgai humanistikoen bidez, ikastetxean lan komunitario bat egiteko prestetan dira. Ikasle horreek, prestakuntzea jaso ondoren, Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan egin beharreko funtzino bat jasoten dabe (irakurketan laguntzeko lanak, psikomotrizidadea, etab.). Programa honek bizitzan oso garrantzitsuak diran balioak garatzen laguntzen deusku. Hainbat etapatako ikasleek parte hartzen dabe, eta ikastetxe-izpiritu oso sendoa sortzen dabe.

4. HEZKUNTZA EZ-FORMALA: Bizikidetzan oinarritutako proiektu hau, testuingurua eta alkarlana kontuan hartuta, aurreko proiektuetan landutako balio guztiak garatzeko esparru egokiena da. Kirol- eta aisialdi-proiektua.

5. HEZKUNTZA FORMALA: Programa honen inguruko gaiak eta jarduerak bateratzeko plana garatu dogu. Aurreko programetarako oinarri eta laguntza moduan diseinautako eremu humanistikoko ikasgaiak.