2023/2024 IKASTURTEA

B24 ERRONKA!

B24 ERRONKA!

Urriaren 22 eta 23an Euskadiko Telekomunikazio Ingenierien Elkargoak B24 ekitaldia Ikastolan antolatu dau. Barrikuntza teknologikoa eta ekintzailetza sustatzeko helburua dauan egitasmo honetan, 12-16 urte bitarteko gazteek, taldeka, enpresek proposatutako 12 erronka errealei erantzun barritzailea emon eta aurkeztu behar izan deutsie. Hirugarren edizio honetan, bariku arratsaldean hasi eta zapatu arratsalderarte iraun dauan jarduean, ikasleek emozioz eta urduritasunez 24 orduz ekin deutse lanari. Ekitaldia, talde bakoitzaren zenbait erronkari erantzuna emoten deutsen aurkezpen-lanekin eta sari-banaketarekin amaitu da. Aurten Unicef taldeak irabazi dau sari nagusia. Dana dala, egindako lan bikainagaitik, parte hartzaile guztiak zoriondu behar doguz, bai horixe! Zorionak, guztioi!

ARGAZKI GALERIA

B24 ERRONKA! B24 ERRONKA! B24 ERRONKA! B24 ERRONKA! B24 ERRONKA! B24 ERRONKA! B24 ERRONKA!