2023/2024 IKASTURTEA

Barnetasunean heziz, seme-alabei fedean lagundu hitzaldia azaroaren 25ean.

Barnetasunean heziz, seme-alabei fedean lagundu hitzaldia azaroaren 25ean.

Hezkuntza kristauaren zutabe nagusi biak diran familia eta eskolan alkarlana bultzatzea helburua dogula, aurreko ikasturtean Ikastolako Pastoral Taldeak eta Guraso Alkarteak lantaldea sortu genduan. Hori  dala eta, familien beharrizanetara egokitzen diran ekintzak eskaini eta laguntza emon ahal izateko, galde-sorta labur bat erantzun eta bialtzea eskatu geuntsen Ikastolako familiei. 

Komunikazio honetan familiak emondako ia 200 erantzunen laburpena jakinarazoten deutsuegu. Baita emaitzak aztertu ostean ikasturte honetan antolatuko doguzan ekintzen laburpena be.

Era berean, ekintza-plan horretako Ikastolako familia guztiei zuzendutako lehen hitzaldian parte hartzeko gonbita be egin gura deutsuegu.

Gure seme-alabei fedean lagundu: barnetasunean heziz

    Eguna: Azaroaren 25a (eguaztena)

    Ordua: 18:30-20:00

    Lekua: Ikastolako kapera

    Antolatzaileak: Guraso Alkartea eta Pastoral Taldea

ARGAZKI GALERIA

Barnetasunean heziz, seme-alabei fedean lagundu hitzaldia azaroaren 25ean. Barnetasunean heziz, seme-alabei fedean lagundu hitzaldia azaroaren 25ean.