2023/2024 IKASTURTEA

JOGURTEN PUNTUAK BATZEKO KANPAINA

JOGURTEN PUNTUAK BATZEKO KANPAINA

Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz, Danone jogurt ontzietan dagozan puntuak batzeko kanpaina hasi dogu. Ikastolan jaten doguzan jogurten puntuak batu eta Danoneren web-orrialdearen bidez, Elikagaien Bankuari emongo deutsaguz. Izan be, bialduko doguzan puntu bi bakoitzeko, jogurt bat bialduko dabe Elikagaien Bankura.

Etxean batutako puntuak Ikastolara ekarri edota zuok zuzenean, esteka honetan sartuz bideratu eta helarazi daikezuez.

https://www.alimentasonrisas.es/es/salud/nutricion-dieta/donacion-al-banco-alimentos.html

“QR” kodea daben produktuek izango dabe puntua, gehienetan jogurt ontziak dauan etiketan agertuko da. Dana dala, jogurtak biltzeko kartoian edo tapan be agertu daiteke.

3000 puntu baino gehiago batu doguz jada! Parte hartu!

ARGAZKI GALERIA

JOGURTEN PUNTUAK BATZEKO KANPAINA