2023/2024 IKASTURTEA

Abracadabra: kultura eta belaunaldien arteko topaketa

Abracadabra: kultura eta belaunaldien arteko topaketa

Bihar, apirilak 30 –zapatua-,  kultura eta belaunaldi desbardinak batuko dira “Abracadabra” jardueraren V. ekitaldian Deustuko unibersidadeko klaustroan. Hainbat erakundek esku-hartzen dau antolaketan: Caritasek (Familia eta Nagusiak); EKO/ACG mobimentuak; Karidade eta Zuzentasunerako eta Ebanjelizazino eta Katekesirako Ordezkaritzek (Familia, Nagusiak eta Migrazinoak) eta Eleizbarrutietako Misinoek.

Goizeko 10:30etan emongo jako hasierea egitarauari eta eguraldia ez da eragozpen izango, jardunaldia aterpean garatuko dalako. Aurreko ekitaldietan, 500 lagun inguru batu izan da eta, aurton, gitxienez horrenbeste jente batuko dalakoan dagoz. “Ideia –azaltzen dau Fran Albala Ebanjelizazino eta Katekesirako Ordezkaritzako (Familia saila) kideak-, jentea familian joatea litzateke”.

Hamarrak eta erdietatik hamabietara tailerrak eta jokoak (sasoi guztietakoak) egingo dira, handi zein txiki, joko eta esperientziak konpartitu daiezan; 12:30etatik 13:30etara, ‘Valivan’ taldearen (txotxongiloak) –umeentzat kristinau edukina daben ikus-entzunezko baliabideak ekoizten dituan familia enpresa- emonaldia izango da eta kontakizunaren bidez hurreratuko dira pastoralera. Azkenean, ‘Valivan’ taldeko kideak antolatzaileakaz alkartuko dira eta, arratsaldez, gaur eta bihar Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko diran Katolikuak eta Bizitza Publikoa jardunaldietan parte hartuko dabe.

‘Valivan’ taldeak curriculum zabala dau animazinozko nazinoarteko ekoizpenetan, eta ‘Barrio Sésamo’ (Sesame Street) saio ospetsuan be parte hartu izan dau. Gaur egun, EWTN kate global iparramerikarrerako telesail baten errealizazinoan dihardue.

Iturria: Bilboko Elizbarrutia (www.bizkeliza.org)

ARGAZKI GALERIA

Abracadabra: kultura eta belaunaldien arteko topaketa