2023/2024 IKASTURTEA

Txiki DYA

Txiki DYA

Pasa dan astean, tailer batzuk lantzeko xedez, DYAko boluntarioak etorri  jakuzan Ikastolara. Lehen sorospenenetarako oinarrizko irakaspenak emoteaz gain, praktika txiki batzuk be egin genduzan, besteak beste, desfibriladorea zelan erabili, bihotzeko masajeak zelan emon, zorabio baten aurrean zelan jokatu…Anbulantzian etorri ziranez, bertara sartu eta eroaten zein erabiltzen daben tresneria be ikusi eta aztertu genduan. Zenbat ikasi genduan! Ahaztu orduko, txokorristen karneta be eskuratu dogula gogoratuko deutsuegu. Benetan, esperientzia interesgarria!

ARGAZKI GALERIA

Txiki DYA Txiki DYA Txiki DYA