2023/2024 IKASTURTEA

XAKE TXAPELKETA 2018

XAKE TXAPELKETA 2018


Ikasturte honetako Xake txapelketari zezeilaren 14an emon geuntson hasierea. Aurten, lehiaketa honetan,  Lehen Hezkuntza bigarren eta hirugarren zikloko 138 ikaslek emon dabe izena.

Beraz, ikasmaila bakoitzean txapelketa bat antolatu da eta xakeko “suitzar metodoari” jarraituz, guztira 370 partida baino gehiago jokatuko dira.


Txapelketa honen azken fasea, martiaren 12tik 16ra jokatuko da eta  maila bakoitzeko zortzi jokalari onenek jokatuko dabe. Xake txapelketako finalak martiaren 23an, barikua, izango dira.


Xakeak zenbait gaitasun intelektual garatzen laguntzen daula azpimarratu behar dogu, besteak beste, arreta, kontzentrazioa, sintesia, analisia, arazoen ebazpena, erabakiak hartzea, memoria, sormena, irudimena eta arrazoibide logiko-matematikoa.




 

ARGAZKI GALERIA

XAKE TXAPELKETA 2018 XAKE TXAPELKETA 2018 XAKE TXAPELKETA 2018 XAKE TXAPELKETA 2018